Binakako txapelketako ligaxka barruan, final aurreratuaz gozatzeko aukera izan zuten Leioako Otamotx pilotalekura hurbildu ziren urriek. Izan ere, sarrerak berehala agortu ziren, nahiz eta ETB1ek zuzenean eskaini. Aurrez aurre Pantxito IV- Segurola IX eta Zabaleta XIII-Xanti Andia genituen. Faboritoak azken hauek genituen, apustuak islatzen zuten moduan. Artekariek "Hamar ehuni" oihukatzen zuten beroketan. Esan behar da, trafiko eragozpenak tarteko, Zabaleta eta Xanti berandu iritsi zirela. Ikusteko dago federazioak neurriak hartuko ote dituen.
Norgehiagoka gogorra izan zen Otamotxen jokatua, urdinak fin hasi baziren ere (8-3 aurretik jarri ziren), indarrak oso berdinduata zituzten laurek. Segurolak lan handia egin zuen atzean, eta Pantxitok ederki mugitu zuen Xanti aurreko koadroetan. Jendea zutik jarri zuen gantxo eta dejadekin. Hala ere, sektore tradizionalak gogor kritikatu du bere janzkera. Katedrari ez zitzaion gustatu Pantxito udan trajebaño bezala erabiltzen dituen praka-motxekin agertzea. Izarren xelebrekeriak...
Esan behar da Alegiko mutillak dohai bereziak dituela pelotarako, baina denok dakigu bere "salida nokturnak" kontrolatzen ikusi beharko duela, txapelak lortu nahi baditu. Zurrumurruen arabera, aurreko gauean festan ibilita azaldu zen frontoira. Badu zer ikasi bere bikotekidearengandik. Segurolak jokalari zentzuduna dela erakusten du egunez egun, sasoi beldurgarrian dago mutila eta Asegarce-k kontratu berria eskainiko omen dio.

Pixkanaka atzeko koadroetan Zabaleta nagusitzen hasi zen, markagailuan lehen abantaila hartu zutelarik gorriek (10-15). Segurolari adierazitako atxiki "inexistente" batek zaleen txistuak entzunarazi zituen pilotalekuan. Radikalenek botillak jaurtitzeari ekin zioten. Lekeitio eta Zumaiako bi gazte atxilotu zituen Ertzantzak istiluen ondorioz.
Urdinen azken bultzada ez zen nahikoa izan markagailuan hurbiltzeko. Pantxitok arriskatu zuen, baina tartea handiegia zen. Azkenik, 22-17 gorrien alde.
Amaieran, Pantxito aurkarien pelotez kexatu zen prentsaurrekoan "bote gutxiegikoak" zirela esanez, eta nazkatuta dagoela pilota aukeratzaileekin. Segurolak esan zuen nahikoa egin zuela horrelako bikotekidea edukita, eta enpresaren aurla hitz gogrrak jaurti zituen. Erabat berotuta, Pantxitori aldageletan ardo usaina nabaritu ziola aitortu zuen gainera.
Polemika piztua dago. Argi dago txapelketako faboritoak ez direla elkarrekin ondo eramaten. Hala ere txapelketa luzea da eta ikusteko dago Pantxito eta Segurola finalera iritsiko diren edo ez. Enpresak neurri bereziak hartu ditzake alegiarrak txapelketako araudiko legeak hautsi ondoren. Ez da lehen aldia frontoira egoera kaxkarrean azaltzen dela. Zurrumurruen arabera, Juantxo Kokak ordezkatu dezake txapelketaren hondarrean.